Leiho berri baten UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Bizkaiko Campusa

Campusaren deialdiak

"ELBIS REVER 5 years of pop" erakusketaren inaugurazioa, Enbidia proiektuaren baitan

Ostiralean, apirilak 13, 20:00etan, La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol 1, Bilbo), Elbis Rever musika taldeko kideak diren Natalia Vegasek eta Alba Burgosek "ELBIS REVER 5 years of pop" erakusketa inauguratuko dute, gonbidatutako artista bezala "Enbidia" ziklo kolektiboaren baitan. Ziklo hau joan zen azaroan hasi zen UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko hamaika pintura irakaslek sormenaren eta taldekako sortze prozesuen inguruan garatu duten ikerketa proiektuaren azken emaitza bezala.

"Enbidia" zikloko zortzigarren erakusketa da "ELBIS REVER 5 years of pop". Joan zen astelehenetik, apirilak 9, dago ikusgai La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol 1, Bilbo) eta apirilaren 20ra arte egongo da irekita, arratsaldero astelehenetik ostiralera bitartean, 17:00etatik 20:00etara arte. Sarrera librea da. Ostiral honetan, hilak 13, 20:00etan, egingo den inaugurazio ofizialean "sukaldaritza fina eta zuzeneko kontzertu bat" ere izango dira, antolatzaileek aurreratu dutenez.

"ELBIS REVER 5 years of pop" musika taldeak berak antolatutako erakusketa da, beraien bosgarren urteurrena dela eta. Polonian 2007an sortu zen talde honek izaera internazional nabarmena dauka, bere kideak New York, Varsovia eta Bilbokoak baitira. Gaur egun oraindik ere jardunean jarraitzen du taldeak "bilbotar egoitza" osatzen duten neska biei esker: Alba Burgos eta Natalia Vegas.

Erakusketa honek taldearen lanera hurreratuko gaitu ikuspegi zabal batetik, bere kideen prestakuntza artistikoaren ondorioz musikaren arlotik haratago doazen beste lan mota batzuk ere egin dituztelako, arlo artistikoaren eta musikalaren arteko erdi-lerroarekin jokatuz.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/04/13

Amaiera eguna 2012/04/13


Azken eguneratzea: 2012/04/12