
Presondegietan dauden Ikasleen Harrerako Zerbitzua 2005. urteko martxoan sortu zen, Presondegietan dauden eta EHUn goi-mailako ikasketak egiten hasi nahi duten edo hasitako ikasketak jarraitu nahi dituzten ikasleei laguntza eskaintzeko helburuarekin.
Zerbitzu hau sortzeko, kontuan hartu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Kartzelan dauden Ikasleen Harrerako Protokoloa. Protokolo hori, hain zuzen, AHO BATEZ ONARTU zuen Gobernu Kontseiluak, 2004ko urriaren 28an. Ondoren, II. ERANSKIN moduan argitaratu zen Lehen eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzarako Kudeaketa Araudian; hain justu, 2005eko irailaren 16ko EHAAren 177. zenbakian.
Zerbitzu honek atzerriko kartzeletan dauden ikasleei baino ezin die eskaini laguntza; izan ere, indarrean dago ekainaren 30eko 6/2003 Lege Organikoa. Lege horren arabera, galarazita dago laguntza eskaintzea Espainiako Estatuko kartzeletan dauden ikasleei.
Ikasle berriak
- 25 urtetik gorako ikasleentzako Sarrera Probaren kudeaketa-lana. Azterketa-egunei eta Probaren egiturari buruzko informazioa emango zaie ikasleei, azterketak bidaliko zaizkie eta lortutako emaitzak jakinaraziko zaizkie.
Unibertsitateko ikasleak
- Posta bidez, informazioa eta aholkularitza helaraziko zaie: akademia kontuak, eskaintzen diren tituluak, araudia, protokoloaren edukia, etab.
- Unibertsitateko ikasleen kontsultei erantzuna emango zaie.
- Unibertsitateko Zentroetako Sailek emandako material didaktikoa bidaliko da (programak, artikuluak, etab.).
- Azterketak bidaliko dira eta lortutako emaitzak jakinaraziko dira.
- Matrikula egina duten ikasleak dauden Kartzelako Koordinatzaileekin harremanetan jarriko da zerbitzu hau, nola administrazio-kudeaketa egiteko, hala Koordinatzaileen eta ikasleen euren zalantzak argitzeko.
- Zentro bakoitzaz arduratzen zen idazkaritzako langile-laguntzailearekin lankidetzan jardungo du une oro, akademia- eta administrazio-alderdiak kudeatzeko.
Zerbitzu hau Zuzenbide Fakultateko Pabiloietan dago: Manuel Lardizabal Pasealekua 2, 20018 Donostia.
Helbide elektronikoa: lurdes.gaston@ehu.es
Tel.: 943 01 5207
Faxa: 943 01 5182
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 9:00-13:30 / 15:00-16:30
Astearte eta ostiraletan: 9:00-13:30
Zerbitzu honetako ondoko langileekin jarri behar da harremanetan:
- Unibertsitateko Orientazio Teknikaria: Lourdes Gaston Garcia.
- Administrazio-laguntzailea: Lola Perez Santos.